XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldagai sailari begiratzen badiogu, irakaskuntza sailekoek lortu dute euskararen aldeko neurririk haundiena.

Irakaskuntza ikusten dute hizkuntzarekin zerikusirik gehiena duena.

Eta ez beheko mailak bakarrik, baita unibertsitatean ere, aldagaia atzekoz aurrera formulatua zegoenez, desakort eta oso desakort agertu direnak, %80,85 dira: honela emango dira ezezka aurkeztutako aldagai guztiak.

Beraz, esan daiteke ikastetxetan, edozein ikastetxetan euskara ifintzeak erantzun baikorra izan duela gure ikaslegoan.

Euskara ezartzearen arrazoirik nagusienak, norberaren identitatea gordetzeko, gure aurrekoek utzi digutenari jarraia emateko, t. a. dira.

Honek ere, badu norberarekiko, bai aurrekoekiko barru-barruko lokera: 66. galderak juxtu juxtu gainditu du erdia, ikasle hauei tradizioa baino aurrekoen ondarea eta norberaren nortasun agiria gehiago axola zaizkie euskararen euskarri bezela.

Hizkuntza honen funtzioen ikuspegiz, berriz, kultur hizkuntza bezala %91,48 ikusten dute.

Elebakarra eta elebitasunari buruz, bigarrena da ikaslego honen gehiengoak nahi duena.

Elebakarrak ez du funtsik.

Beste saila lanarekin lotzen da.

Hemen gure ikasleek, bereizkuntza argia ezarri dute funtzionariak diren eta ez direnen artean.

Hauen jarrera, funtzionari lan bat denean zorrotza da euskararekiko.

Publiko erakundeetako langile guztiak ikusten dituzte euskalduntze honetan sartuak, eta epe baten barruan funtzionaritzara sartzeko euskara jakin beharraren aldekoak agertzen dira.

Beste lan sailetan halako graduazio bat ezartzen dute, euskara beharrezkoa den lanetan lehentasuna emango zaio, ez lan klase guztietan.

Hurrengo sailean, euskararen utilitateaz eta bere esijentziez planteiatu zaie zenbait galdera.

Gure arreta erakartzen duen lehenengo datoa hau da: %95,67k euskara ikastea ez dute alperrikakotzat jotzen.

Euskara ikasteko esijentziak ere erditik gora eman du, ez horrela epeari buruzkoak: hiru urteko epea gehiengoak ez du onartzen, %41,35 bakarrik eman du baiezkoa.

Azkenekoz, euskara herriaren askatasunari, herri mobilizapenari, t. a. lotu nahi izan genuen: hemen ere nahiko lokera azaldu zen.

Alderdi guzti hauek laburtuz, zera ikus daiteke: Euskararen ikaskuntza talde honetan garrantzi haundiko zerbait bezala jotzen dela.

Alderdi honetan jarrerak oso aldekoak eta esijenteak agertzen direla esan behar da.

Orokorki begiratuta, hizkuntz kontzientziak argi dagoen zerbait dirudi, irakaskuntzaren zeregina azpimarratuz alde batetik eta euskarak euskal kulturan duen bete beharra agertuz bestetik.

Datoek adierazten dutenez beraz, badirudi maila honetan euskara eta euskalduntzearekiko jarrerak zeharo baikorrak direla.

Baina ikus ditzagun erantzun jarrerak.

Erantzun jarrerek, iritzi jarrerek baino konpromiso hestuagoa eskatzen dute, gure ustez ekintzak erabakitzen bait du azken finean jarrera baten sendotasuna, honen iraupena, eta hau bait da pertsona baten jarreren koherentzi neurria.

Lehenengo eta argiena ikus daitekeena zera da: haserako maila eta ikastaroaren bukaerako maila (1) Maila hauek ez dute ikustekorik lehen beren ezagutza mailaz egin duten definipenarekin; esate baterako, ikasle batek bere burua maila batean ifini arren, gero sarrerako testa egin ondoren, bidal zitekeen zero mailara, edo lehenengora.